(Eus)
ZAMUDIOKO AZOKAREN IZAERA
Zamudioko EH Bildu udal taldearen ustez, herrian lehen sektorea bultzatzeko eman beharreko urratsek, eta herrian lehen sektoreak duen izaerak ez dute inongo loturarik urtean behin ospatzen den azokaren egiturarekin.
Lehen sektorea bultzatzeko helburuarekin ospatu beharreko azoka bat, herriak sektore horrekin duen harreman motaren arabera ospatu behar da, herriaren errealitateari erreparatuz, eta beti ere, sektore honen bultzaleku gisa jokatuz. Azokaren egituratzean, herrian, neurri handi edo txikian, lehen sektorearekin harremana duten Zamudioko nekazari zein abeltzainek izan behar lukete protagonista. Zamudioko lehen sektorearen metodo tradizional nahiz berriztuek, egun duten indarraren erakuslehio izan behar luke azoka honek, eta erroz, ez du helburu hau betetzen.
Esan beharreko da, inguruko herrietan, lehen sektorea bizibide duten nekazari eta abeltzainek, egun hau, beraien ekoizpenak ezagutzera emateko gailu izatea egoki ikusten dela, hauek ere, geure baserri eta bizitza kulturaren erakusle baitira.
Beste alde batetik, ospatzen den Bizkaioko limusin arrazako ganaduaren txapelketak, berez, ez du herriko abeltzaintza ustiepenen errealitatearekin inongo zerikusik. Zer esanik ez, txapelketa honek suposatzen duen dirutzaz. Nahiz eta Bizkaiko Foru Aldundiak, ekintza hau aurrera eraman ahal izateko diru-laguntzak eman, ulertezina da, limusin arrazako ganaduaren hazkuntza ematen ez den herri batean, era honetako txapelketa bat bultzatzea, non herriko abeltzain bat bera ere ez den txapelketa honetako partaide izaten.
Aipatu beharrekoa da baita, azoka honen kokalekua. Herrian behin baino ezta ospatzen mota honetako azoaka, eta berau, herian bertan kokatu beharrean, poligono inguru batean kokatzen da. Azokaren izaera mantendu nahian, hau da, Zamudioko lehen sektoreko produktu ezberdinen erakusketa eta ezagutzera ematea helburu izanik, azoka hau, herrigunean bertan kokatu beharko litzateke. Gure landaguneetan ekoizten diren produktuak herrian bertan ezagutzera emateko, eta interesa luketen haien egunerokotasuneko guneetara hulbildu ahal izateko. Azoka honen helburua, ez litzateke izan behar, urtean behin herriko izaeratik eta herrigunetik aldentzen den jai bat antolatzea, baizik eta Zamudiok duen izaera ezagutzera ematea, bai herritar guztioi eta baita inguruko herrietatik, interesak mugiturik ezagutzera etorri nahi luketen guztiei.
Zamudioko EH Bilduk, argi du azokak, batik bat, herriko ekoizleen errealitatearen ispilu izan behar duela, hauei bultzada emateko gailu izan behar baitu ospatzen den ekintzak. Herrigunean kokatzeak, herritarrenganako hurbiltasuna bultzatuko luke, horixe izan behar baita egun hau ospatzearen helburua.
Honez gain, Zamudioko EH Bilduk, azoka, herriguneko ostalaritza eta denda guneetatik hurbil kokatzea ezinbestekoa dela deritzo. Urtean zehar Zamudiori zerbitzua ematen diharduten herritarrei ospakizuna tokiz aldentzea, guztiz neurrigabea baita. Are gehiago, udal talde honen ustez, tabernari zein dendariak, haintzat hartu beharko lirateke azokaren egitarauaren antolatzean, eta beronen plangintza orokora gauzatzean.
Ondorengo irudian, azoka herrigunean kokatzeko tokia badagoela frogatzen duen irudi bat dugu:
Urdinez markaturik ageri dena, egun azokak hartzen duen kokagunea eta neurria dira. Gorriz adierazitakoak, argi uzten du, herrigunean badagoela toki nahikorik azoka bertan ospatzeko.
(Cas)
CARACTER DE LA FERIA DE ZAMUDIO
En opinión del grupo municipal de EH BILDU de Zamudio los pasos a dar cara a potenciar el primer sector nada tienen que ver con la estructura de la feria anual que se celebra en nuestro pueblo.
Si el objetivo es potenciar el primer sector, la feria tiene que ir en consonancia con la forma que tiene el pueblo de entender dicho sector, teniendo en cuenta la realidad existente y con el objetivo claro de potenciar esa actividad. Los protagonistas deberían ser los ganaderos y agricultores. Además, debería ser el fiel retrato de lo que supone este sector en Zamudio y así potenciarlo.
Estamos de acuerdo con que ésta feria sirva para que agricultores y ganaderos del entorno muestren sus productos. Son sin duda alguna dinamizadores de nuestra vida cultural.
En cambio a la exposición de ganado limusin de Bizkaia no le vemos ninguna relación con la realidad de las explotaciones ganaderas de nuestro pueblo. Menos aún con la cantidad de dinero que se invierte en ello. Aunque la Diputación Foral concede subvenciones para realizar este evento no nos parece razonable ésta exposición en un pueblo en el que la crianza de ésta especie es prácticamente nula y no se presenta ningún ejemplar de nuestro pueblo.
En cuanto al lugar donde se hace la feria tenemos que decir que no nos parece el adecuado. En vez de situarla en el casco urbano, se realiza en una zona de polígonos. Si queremos que la feria sea realmente auténtica y cumpla con el objetivo de ser un escaparate de productos autóctonos el casco urbano es su lugar. El objetivo no debe ser el organizar anualmente una fiesta alejada del centro del pueblo y de nuestro carácter. Debemos mostrar lo que somos y lo que tenemos.
En EH Bildu de Zamudio tenemos muy claro que la feria debe primero reflejar la realidad de los productores de Zamudio y luego potenciarla con las actividades que se crean oportunas. Situarla en el casco urbano sería acercar este sector a la ciudadanía. Indudablemente éste debería ser el objetivo fundamental.