(Eus)
Udalak Azokako tiketak aldez aurretik saltzearen gainean:
Zamudioko udaleko 2015eko azaroaren 5eko osoko bilkuran, EHBILDUko zinegotziek Udalak herrian jarri dituen kartelen inguruko galderak egin dituzte. Kartel horietan azokarako tiket batzuen aurretiazko salmenta iragartzen da, udaletxean erosi ezkero merkeago da gero azokan bertan erosita baino. Kartel hauetan Zamudioko artisau-garagardoa, freskagarriak, ura, euskal hamburguesa eta lumagorri oilaskoen prezioak iragartzen dira.
Udalaren erantzuna izan da enpresa bat kontratatzen dela zerbitzu hau emateko, hau da bazkari zerbitzua. Enpresa honekin egiten den tratua da enpresa hau diru baten trukean etortzea eta berdin da zenbat saltzen duen, ze dirua aldez aurretik adostua dago. Beraz udalak aldez aurretik saltzen ditu tiketak merkeago jarrita, horrela gutxi gorabehera badakite zenbat jende joango den bazkaltzera eta horren arabera egiten dituzte janarien aurreikuspenak.
Hau guztia egiteko aitzakia ez da negozioa egitea baizik eta euskal produktuak eta zapatuko azoka bultzatzea. Euren esanetan bazkariak emanez jende gehiago dator egun pasa Zamudiora.
EHBILDUk ondo ikusten du euskal produktuak bultzatzea baina esan zaie ez gaudela ados kanpoko enpresa bat kontratatzearekin hau egiteko, herrian bertan badaudelako komertzioak eta tabernak halako proposamen bat aurrera eramateko. Proposatu zaie herriko komertzioekin eta tabernekin adostu dezatela halako produktuen eskaintza egitea euren bidez, eta, ahal dala, euren lokaletan. Ez dugu ondo ikusten halako zerbitzu bat emateko kontratazio bat egitea, Zamudion bertan ditugunean eskaintza hau kalitatearekin emateko behar diren baliabide guztiak.
(Cas)
En relación a la venta anticipada de tiques que realiza el ayuntamiento para la feria:
En el pleno del Ayuntamiento de Zamudio del día 5 de noviembre de 2015 los ediles de EHBILDU han realizado unas preguntas en torno a los carteles que ha colocado el Ayuntamiento por el pueblo. En estos carteles se realiza propaganda de la venta anticipada de tiques para la Feria, si se compran los tiques en el Ayuntamiento los precios son más baratos que si se compran en la feria. En estos carteles se anuncia la venta de cerveza artesanal de Zamudio, refrescos, agua, Euskal Hamburguesa y pollos lumagorri.
La respuesta del Ayuntamiento ha sido que se contrata una empresa para realizar un servicio, esto es para dar comidas en la Feria. Con esta empresa se hace un contrato por una cantidad, y da igual cuanto se venda, lo que gana la empresa no va en función de las ventas sino que es una cantidad que está fijada de antemano. Por lo que el Ayuntamiento vendiendo tiques más baratos de manera anticipada, puede calcular cuanta gente puede venir a comer y así realizan las previsiones de comida que necesitan para ese día.
La excusa de realizar esto no es hacer negocio sino potenciar los productos Vascos y la Feria del sábado. Según los ediles del PNV al darse comidas se acerca más gente a Zamudio a pasar el día.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina