2015/02/10
UDALEKO LANGILEEN KONTRATUAK EDOZELAN
Herriari inoiz ez zaio esan zenbat langilek egiten duten lan Udalerako. Geuri ere kostatu egin zaigu datuok eskuratzea. Batzuk funtzionarioak dira, beste batzuk zerbitzuetarako kontratatuak, beste batzuk noizbehinkakoak...Gainera, argi ikusi badugu ere batzuen lanpostua justifikatuta dagoela eta berau eskuratzeko ere zegozkien selekzio probak eginda sartu zirela, beste lanpostu batzuk eta sartzeko moduak, ostera, ez daude batere argi.
BILDUkook Udalean gaudenetik epaitegietara eraman dugu kasu bat. Gure ustez, berdintasunaren printzipioa ez zuelako betetzen, besteak beste.
Langileek dagozkien eskubide guztiekin egin behar dute lan. Horretarako gauzak ondo egin behar dira, eta ondo egite hori kontratuak egin aurretik hasi behar da.EHBILDUren lana izango da berdintasuna defendatzea.
Hurrengo artikuluan datuak ematen dizkizuegu!!!
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina