MILLOI BATEKO HORMA/ FRONTOIZ JANTZITA
Horma bat egin eta frontoia dela esan.
Horixe da EAJ-PNVk egin duena, bere aurpegia zuritzeko obra honek
herriarentzat izan duen kostu izugarria, justifika ezina eta
ikaragarria denaren aurrean.
Galdera asko ditugu gai honen inguruan.
Benetan bada, esaten duten moduan, Arteagako eta Batzoki inguruko
enpresa eraikitzaileen eskakizuna izan dela, zergaitik ez zegoen
aurreikusita eta gastu hori sartuta Arteaga urbanizazioko lanetan?
Arteaga sektore guztia urbanizatuta
egonda, eta bertan eraikuntza bat bera ere egon barik, zergatik hasi
behar da hortik derrigorrean?
Eraikuntza eta etxebizitza sektoreak
dauden moduan egonda, lehentasuna BOEk (Babes Ofizialeko
Etxebizitzak) eraikitzea zen, orduan, zergatik ez da aurreikusi
partzelazioa egiterakoan eta lursail hauei leku egokiagoa eman?
Zer dela eta BBK, Neinor edo gaur egun
Batzoki inguruko lursailaren jabe nagusia denak, enpresa
eraikitzailea izanda, ez du adreiluaren sukarraren urteetan eraiki
nahi izan eta juxtu orain eraikuntzaren krisialdia bete-betean
dagoenean eta dena geldituta dagoenean, exijitzen du horma hori
egitea?
Kontuan izan, lursail horrek etxeak
egiteko kalifikazioa, duela hogei urte baino gehiagotik duela, eta
gainera, esan dutela momentuz ez dutela etxerik egiteko asmorik.
Orduan, zer dela eta Arboledako jabeekin (nagusia EAJ-PNV) premiazko
akordioa lortzeko derrepenteko interes hau?
Zer dela eta herriarentzat duen kostu
honen tamainako obra hau, juxtu orain?
Norbaitek ikusten du une honetan,
frontoi bat eraikitzeko beharrizana eta lehentasuna?
Eta azkenik, zelan utzi dute diruen
kutxa?
Galdera eta zalantza asko, seguruenik
zuk ere izango dituzunak, baina, ez diote ardura, hormigoi makinak
martxan darrai.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina