2015/03/09

UXINALDE: Zamudioko hirigintza hedapen eroak eten barik aurrera jarraitzen du. Uxinalderen Plan Partziala beharrizanik gabeko zementu gehiago.






Nola onartu da “Uxinalde” hirugarren jarduerarako lur-zati urbanizagarriko plan partziala?


  • 2010eko urriaren 27ko alkate-dekretuaren bidez onartu zen “Uxinalde” hirugarren jarduerarako lur-zati urbanizagarriko plan partziala.
  • 2011eko uztailaren 6ko alkate-dekretuaren bidez, testu bategin bat egitea agindu zen, bertan proiektuarekin zerikusia zutenen alegazio guztiak batzeko.
  • Iazko azaroaren 6an onartu zen “Uxinalde” hirugarren jarduerarako lur-zati urbanizagarriko plan partzialaren testu bategina.





EH Bilduk zergatik ez du onartzen plan partzial horren garapena?


  • Bidetik hegoalderantz dauden poligonoetan pabilioi huts asko dago.
  • Plan hau ez da benetako beharrizanen azterketa baten ondorio. Beraz, ez du lan postu gehiago ekarriko.
  • Herriko erdigunea itotzea dakar, hurbil dagoen inguru natural bat suntsituz.





EH Bilduren jarrera plan partzial honen tramitazioan


Aipatutako hiru arrazoiengatik plan partzial horren kontrako jarrera dugu. Baina, planaren onarpenerako eman beharreko pausuetan auzokideei euren alegazioak egiteko eskubidea aitortu behar zaie. Hori dela eta, nahiz eta planaren aurka egon, EH Bilduko zinegotziek abstenitu egin ziren “Uxinalde” plan partzialaren testu bateginaren onarpenerako Plenoan. Bertan aipatutako alegazioak agertzen baitira. Ezin diogu ezezko botorik eman alegazioak egiteko eskubideari.




Plan hau beste hanka-sartze bat da


Plan hau EH Bildu udalean ez zegoenean sortu zen, eta gero ere ez digute haren berri zehatzik eman. Gardentasun falta honi, bizi dugun degradazio sozio-ekonomikoaren aurrean, herria hazteko moduaz erakutsi duten zentzugabekeria batzen zaio.
Horren guztiaren ondorioa da dirua bota eta bota dabiltzala etorkizun eskaseko urbanizazioetan. Argi ikusten da hori porrot eginda dagoen Arteaga etxebizitzen Sektorean. Hala ere, “Uxinalde” plana aurrera atera nahi dute kosta hala kosta.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina