Asteartean, martxoak 3an, pasabidearen estalkia
jartzeko lanak hasi ziran. Udal honetako ordezkari hautatuak izanda,
ez dugu honen berririk izan gure begiekin ikusi edo ta teknologia
berriei eta sare zozialei esker jakin genuenerarte. Pasabidearen
erabiltzaileei, bezperan jarritako izenik gabeko ohartxo baten bidez
jakinarazi zitzaien, lanak noiz hasiko diren ere, esan gabe. Hamalau
hilabete estalki gabe egon ondoren, eta negua ia igarota, ez diogu
zentzunik hartzen momentu honetan lan hauek hasteko, interes
elektoralak tarteko ez badira. Arrazoi teknikoak eta besteei errua
botatzea izango dira aitzakiak, baina politikook erabakiak hartzeko
gaude, gure herria ezagutzeko ardura daukagu, herritarrei entzun eta
informatzeko eta herriko bizilagunengan eragin txarra izan dezaketen
erabakiak hartzeko orduan, hauek txikienak izan daitezen neurriak
hartu behar ditugu.
Hori horrela izanda, jakinda pasabide horretako
erabiltzaile nagusiak eskola-umeak eta gurasoak direla, zergaitik ez
zaie informaziorik eman? hauekin adostu lanak noiz egin? Goizetan eta
arratsaldeetan ordu erdiz zabaltzeko arineketan hartutako erabakiak,
erabiltzaileen segurtasuna bermatzen al du?
Hau guztiagaitik, mozio honen bidez, ondorengoa
eskatzen diogu Udalbatzari:
Gai honetan egindako kudeaketa baragarriagaitik
Alkatearen gaitzezpena, sortutako egoera honen erantzunkizun nagusia
berea izan delako eta arduragabekeriaz jokatu duelako.
Lanak gelditzea, eta egin behar izatekotan
eskoletako opor garaian
egitea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina