2015/07/13



UDAL ORGANIZAZIO BARRIAREN LEHENENGO ONARPENAK.


PNV-k, EH BILDUren proposamen bat bera ere, kontuan hartu barik, bere udal-antolaketa onartu du.

Legegintzaldi berri bat hasi dugu Zamudioko udalean, eta PNV-k, bere botoekin, udal-antolaketari buruzko ebazpenak hartu ditu:
·         PNVko alkateordeak liberatuta jarraituko du, 45.000 euroko soldata gordina eskuratuz.
·         Gobernu batzordea, udaleko benetako erabakitzeko gunea, PNV-ko zinegotziez soilik osatuta dago.
·         Izendatutako alkateorde guztiak PNV-koak dira.
·         Batzorde informatiboek berberak izaten jarraitzen dute, euretan udal taldea osatzen duten hamaika pertsonek hartzen dute parte. Horrek, batzordeetan parte hartzearren ordaintzen diren dietak itzel garestitzen ditu.
Honi guzti honi, alkatearen soldata  gehitu behar zaio. 63.000 eurotik 57.000 eurora jaitsi behar izan du alkateentzako gehienezko  soldatei buruzko foru-dekretu batek hala aginduta.


EH BILDU-k egin zituen proposamen guzti-guztiak baztertu egin zituen PNV-k

·         PNV-ko alkateordearen liberazioa kentzea, eta horrekin batera, urteko 45.000 euroko soldata. Bere lan politikoak ez du justifikatzen.
·         EH BILDU-k ordezkatzen duen herritar kopuruak udaleko organo guztietan euki beharko luke ahotsa. Hori dela eta, Gobernu Batzordean ordezkari bat izatea eta alkateordetza bat proposatu zen.
·         Lana, gardentasuna eta herritarren parte hartzerako batzorde berri bat sortzea proposatu zen. Arlo horiek oso garrantzitsuak direlako.
·         Batzordeen osaketa hiru zinegotzira jaistea proposatu genuen, PNV-ko bi eta EH BILDU-ko bat. Batzordeetan egin beharreko lanak ez du justifikatzen udal-talde osoa egotea, eta dietetan ordaindu beharrekoa asko garestitzen du.
·         Alkatearen liberazioa onartu zen, baina kobratzen dituen 57.000 euroen ordez, 45.000 euro kobratzea proposatu zen.


Zinegotziek kobratzen dituzten larregizko dieta horiek eztabaidatu ere ezin izan dira egin.

Alkateak eta alkateorde batek  soldatak kobratzen dituzte. Gainerako zinegotziek dietak batzarretan parte hartzearren. Zalantzatan ere ez dituzte jarri. EH BILDU-k eginiko galderei  erantzunez, orain arte bezala kobratzen jarraituko dutela baieztatu da alkatetzatik.
Hau da:
·         100 euro zinegotzi bakoitzak parte hartzen duen batzorde bakoitzeko.
·         350 euro batzarrera joatearren Gobernu Batzordeko kide bakoitzak.
·         375 euro zinegotzi bakoitzari udalbatzetara joatearren.

EH BILDU-ko zinegotziek, udaleko erregistroan adierazten den bezala, parte hartzearren kobratzen diren dietetan askoz gutxiago kobratzea proposatu zuten:
·         40 euro zinegotzi bakoitzak parte hartzen duen batzorde bakoitzeko.
·         50 euro batzarrera joatearren Gobernu Batzordeko kide bakoitzak.
·         80 euro zinegotzi bakoitzari udalbatzetara joatearren.

EH BILDU-ren proposamen guztiak kontuan hartuta, hau da, alkatearen soldata jaitsi, PNV-ko alkateordearen liberazioa kendu, parte hartzearren ordaintzen diren dietetako diru-kopurua gutxitu eta batzordeetan parte hartu beharreko zinegotzi kopurua txikitu, urteko 200.000 eurotik gora aurreztea ekarriko luke. Dirutza da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina