UDAL ORGANIZAZIO BARRIAREN LEHENENGO ONARPENAK.
PNV-k,
EH BILDUren proposamen bat bera ere, kontuan hartu barik, bere udal-antolaketa
onartu du.
Legegintzaldi berri bat hasi
dugu Zamudioko udalean, eta PNV-k, bere botoekin, udal-antolaketari buruzko
ebazpenak hartu ditu:
·
PNVko alkateordeak liberatuta jarraituko du,
45.000 euroko soldata gordina eskuratuz.
·
Gobernu batzordea, udaleko benetako
erabakitzeko gunea, PNV-ko zinegotziez soilik osatuta dago.
·
Izendatutako alkateorde guztiak PNV-koak dira.
·
Batzorde informatiboek berberak izaten
jarraitzen dute, euretan udal taldea osatzen duten hamaika pertsonek hartzen
dute parte. Horrek, batzordeetan parte hartzearren ordaintzen diren dietak
itzel garestitzen ditu.
Honi guzti honi, alkatearen
soldata gehitu behar zaio. 63.000
eurotik 57.000 eurora jaitsi behar izan du alkateentzako gehienezko soldatei buruzko foru-dekretu batek hala
aginduta.
EH BILDU-k egin zituen
proposamen guzti-guztiak baztertu egin zituen PNV-k
·
PNV-ko
alkateordearen liberazioa kentzea, eta horrekin batera, urteko 45.000 euroko
soldata. Bere lan politikoak ez du justifikatzen.
·
EH
BILDU-k ordezkatzen duen herritar kopuruak udaleko organo guztietan euki
beharko luke ahotsa. Hori dela eta, Gobernu Batzordean ordezkari bat izatea eta
alkateordetza bat proposatu zen.
·
Lana,
gardentasuna eta herritarren parte hartzerako batzorde berri bat sortzea
proposatu zen. Arlo horiek oso garrantzitsuak direlako.
·
Batzordeen
osaketa hiru zinegotzira jaistea proposatu genuen, PNV-ko bi eta EH BILDU-ko
bat. Batzordeetan egin beharreko lanak ez du justifikatzen udal-talde osoa
egotea, eta dietetan ordaindu beharrekoa asko garestitzen du.
·
Alkatearen
liberazioa onartu zen, baina kobratzen dituen 57.000 euroen ordez, 45.000 euro
kobratzea proposatu zen.
Zinegotziek
kobratzen dituzten larregizko dieta horiek eztabaidatu ere ezin izan dira egin.
Alkateak eta alkateorde batek soldatak kobratzen dituzte. Gainerako
zinegotziek dietak batzarretan parte hartzearren. Zalantzatan ere ez dituzte
jarri. EH BILDU-k eginiko galderei
erantzunez, orain arte bezala kobratzen jarraituko dutela baieztatu da
alkatetzatik.
Hau da:
·
100
euro zinegotzi bakoitzak parte hartzen duen batzorde bakoitzeko.
·
350
euro batzarrera joatearren Gobernu Batzordeko kide bakoitzak.
·
375
euro zinegotzi bakoitzari udalbatzetara joatearren.
EH BILDU-ko zinegotziek, udaleko erregistroan
adierazten den bezala, parte hartzearren kobratzen diren dietetan askoz
gutxiago kobratzea proposatu zuten:
·
40 euro zinegotzi bakoitzak parte hartzen duen
batzorde bakoitzeko.
·
50 euro batzarrera joatearren Gobernu
Batzordeko kide bakoitzak.
·
80 euro zinegotzi bakoitzari udalbatzetara
joatearren.
EH BILDU-ren proposamen guztiak kontuan
hartuta, hau da, alkatearen soldata jaitsi, PNV-ko alkateordearen liberazioa
kendu, parte hartzearren ordaintzen diren dietetako diru-kopurua gutxitu eta
batzordeetan parte hartu beharreko zinegotzi kopurua txikitu, urteko 200.000
eurotik gora aurreztea ekarriko luke. Dirutza da.