2015/05/01

HERRI PROGRAMA: polikiroldegia-igerilekua-uda



  • Kiroldegia


  • Kudeaketa eta langileria udalaren menpekoa izan behar du.
  • Kudeaketa, instalazioak eta eskaintzen diren jarduerak hobetu.
  • Renting” sistema erabilita, gimnasioko makinak berritu.“
  • Monitorearen ordutegia zabaldu. Monitoreak gai hauetan ezagutzak izan beharko ditu: Kardiopatiak, gain-pisua eta kirola, emakumea eta kirola, adintsuak eta kirola, diabetesa eta kirola.
  • Kirolerako udal teknikoa kiroldegiko funtzionamenduaren etengabeko jarraipenaren arduraduna izango da, baita herritarron asebetetze mailarena ere.








    • Igeriekua


  • Mahaien eta bazkaltzeko guneetako arazoari irtenbide egoki bat emateko azterketa egin.
  • Gaur egungo eguneko txartelaren prezioak igerilekuko masifikazioa dakar Txorierrikoa ez den jende asko datorrelako. Hori dela eta, beharrezkoa ikusten dugu prezioak aldatzea abonatuen eta bertakoen mesedetan.
  • Uztailerako eta abuzturako, hiruzpalau ordurako, –jende gehien dagoen orduetarako- beste sorosle bat kontratatu.
  • Igerilekurako eta kiroldegirako desfibriladore bat jarri.
  • Taberna zabaltzearena aztertu. Kontuan hartu gastuak eta zerbitzuak, eta enplegua sortu daitekeela ere bai.


  • Udako jarduerak. UDA


  • Udalak kontratatu beharko ditu zuzendaria eta monitoreak. Argi ikusi da enpresa pribatuak azpikontratatuz gero, zerbitzu ona emateko inplikaziorik ez dutela erakusten.
  • Kontuan hartuta beste urte batzuetako esperientziak, familien eta monitoreen arteko erlaziorako bideak ireki. Erlazio horiek kanpaina baino lehenago irekiko lirateke, lehenago eginiko akatsak ez errepikatzeko.
  • Jarduerak adinaren arabera antolatu.
  • Udal zerbitzuak gehiago erabili (kiroldegia, liburutegia…)
  • Ezusteengatik (adibidez, eguraldiagatik) jardueraren bat aldatu behar denean, beti familiekin bat eginik aldatu.
  • Egun batzuetarako egiten diren irteeren planifikazioa hobetu behar da.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina