2015/12/04

AURREKONTUAK 2016 Presupuestos

Atzo, Zamudioko udalaren 2016rako aurrekontuak onartu ziren PNV-koen aldeko 7 botoekin eta EH BILDUkoen aurkako lau botoekin.
Aurten, aurrekoetan bezala, udal-aurrekontua PNV-koen parte hartze bakarrarekin onartu da. Horren aurrean EH BILDU-k atzo egin zen osoko bilkuran osoko zuzenketa aurkeztu zuen.


Ayer se aprobaron los presupuestos del Ayuntamiento de Zamudio para el 2016, con los 7 votos a favor del PNV y los cuatro votos en contra de EH Bildu.
Este año, al igual que todos los años anteriores, el presupuesto municipal se ha aprobado con la sola participación del PNV de Zamudio. Ante esta situación EH Bildu, presentó una enmienda a la totalidad, en el pleno que se celebró ayer (...)

2015/11/27

Aeroportuaren ordutegiaren luzatzeari ez!

¡No a la ampliación de horario del aeropuerto!

 

HERRI ASANBLADA:

ASAMBLEA POPULAR:


 

2015/11/25

ZERTARA GOAZ MADRILERA? | ¿A qué vamos a Madrid?

(EUS)


HAUEK DIRA EH BILDUK MADRILEN HURRENGO LEGEALDIAN LANDUKO DITUEN ILDO NAGUSIAK:


1.- DEMOKRATIZAZIOA
-Gure herriaren inguruko erabaki asko Kongresuan hartzen dira. Konfrontazio politikorako eremu horretan presente egon behar dugu. Madrilen ere lan egin behar dugu, herri honen eskubideak eta aldarrikapenak bertan egon daitezen.

BIZKAIKO HAUTAGAIEN KURRIKULUMAK | Curriculum candidat@s Bizkaia

(EUS)



ONINTZA ENBEITA MAGUREGI

Muxikan jaioa, 1979an.

Kazetaritzan lizentziatua eta bertsolaria. Agroekologian eta Euskal Kulturgintzaren Transmisioan graduondoko bana eginda.

Berria egunkarian egin du kazetaritza lana batez ere. ETBko programa batzuetan ere ibili izan da erredaktore. Nekazaritzan saiatua, baina oraindik torpe samarra.

Espainiako Gorteetan diputatu ibili da 2011tik Amaiur koalizioaren izenean.

HAUTESKUNDE OROKORREN PLANTEAMENDU OROKORRA | Planteamiento de las elecciones generales

(EUS)  

1. HAUTESKUNDE OROKORRAK:

Planteamendua:

- Estatu mailako giro politikoak aurtengo hauteskunde orokorrak erabat baldintzatuko dituzte. Espainiar Estatuan aspaldian ez bezala, aldaketa politiko eta sozialerako itxaropena eta ilusioa sortu dira. Jende askok uste du –baita Euskal Herrian ere- espainiar Estatuan hauteskunde orokorren emaitzen arabera gauzak alda daitezkeela. Noski, halako irudipen zabalak egoteko funtsezkoa da krisi ekonomikoak espainiar Estatuan izandako ondorio guztiak aintzat hartzea. Hein handi batean, ekonomiaren krisi bortitzak agerian utzi baititu espainiar estatuaren miseria politiko eta gabezi sozial guztiak. Gaur egun, beraz, espainiar Estatuan dagoen krisi politikoa uka ezina da, bi alderdi politiko nagusien alternantzian sustatuta dagoen sistema osoa kolokan, baina azkenaldian Francoren erregimenaren erreformaren oinarri batzuk ere espainiar Estatuko gizarte esparru desberdinek zalantzan jarrita.

AMAIUR: LEGEALDIAREN BALORAZIO POLITIKOA | Valoración de la legislatura

(EUS)

AMAIUR

BALORAZIOA

BALORAZIO POLITIKOA.


Nazio askapen eta eraldaketa sozialerako estrategiaren barruan, non eta nola
kokatzen dugu Madrilen egin beharreko lana? Hori da azken lau urteetan zehaztea tokatu zaigun galdera. Madrilgo instituzioekiko Amaiur en baitan gauden alderdiok genuen kultura desberdina kontutan hartuta hainbat zehaztasun faltarekin joan ginen Madrilera.