2016/02/29

Zabaldutako lan-poltsa gehiago! | ¡Abiertas más bolsas de trabajo!

(Eus)

Kaixo lagunok,

Larunbatean  ondorengo lanpoltsetarako deialdiak argitaratu ziren: ITURGINTZA, ZURGINTZA, IGELTSEROTZA eta PINTURA ESPEZIALITATEETAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTAK.

2016/02/22

EHUrako lan poltsa irekiak | Bolsas de trabajo abiertas para la UPV

(Eus)

Kaixo lagunok,

Pasa den ostiralean 5 lanpoltsetarako deialdiak argitaratu ziren EHUko webgunean (http://www.ehu.eus/eu/web/azp/kanpo-amaitu-gabe ).

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 2ra arte, egun hau barne, zabalik egongo da.

Hauek dira zabaldu diren lan poltsak:

2016/02/12

Aenak ordutegia ez luzatzea erabaki du | Aena ha decidido no alargar el horario del aeropuerto

(Eus)

Aenak Loiuko aireportuko ordutegia ez luzatzea erabaki du. Erabakia hartzeko arazo operatiboak tarteko izan diren aitzakia erabili dute. Baina badakigu aireportuko zuzendaritza ordutegia luzatzearen alde agertu zela Txorierriko udalerrietan eragingo zituen kalteak kontuan hartu barik. Sentsibilitate falta horrek Txorierriko udalen iritzia ere ez zuen aintzat hartu. Jarrera horren aurrean, EH BILDUk udaletan, Bizkaiko Batzar Nagusietan eta Madrileko kongresuan ekimenak sustatu zituen eta udaletan zein Batzar Nagusietan ordutegia luzatzearen aurkako ahobatezko ebazpenak lortu zituen. 

Eskerrik asko Iker! Ondo etorri Iratxe!


(Eus)

Iker Oar Lekerika gure kideak, aurreko legegintzaldian ere zinegotzia izan zenak, bere lekua utzi dio Zamudioko Udaleko EH BILDUko zinegotzi berria izango den Iratxe Aiarza Alberdiri.